
Ikastetxea
80ko hamarkadan musika irakaskuntza eskaria goraka zihoan neurrian, ordura arte herrian irakasten ziren ikasgai eta espezialitateen eskaintza zabaltzeko zein irakasketen maila hobetzeko, "udal-Kontserbatorioa" sortu zuen udalak 1991. urtean. Deitura honekin aritu zen ikastetxea handik eta 1992ko Dekretuaren bidez musika eskola bihurtu arteraino.
Musika irakaskuntzan diharduen ikastetxea da musika eskola; jarduera horren ekimenak gizabanakoaren oreka psiko-afektiboan eta haren garapen osoan nahiz kide den gizartearen kultur-nortasunean ere positiboki eragiten du.
Beraz, bere ekintza-eremuan bi helburu nagusi nabarmentzen dira:
1) Edozein adinetako zaletuei kalitatezko irakaskuntza eta prestakuntza praktikoa eskaintzea, beraien abileziak, ezagutzak eta gaitasunak arlo askotariko esku-hartze pedagogiko planifikatu baten bidez zabalduz eta garatuz, pertsona bakoitzaren ahalmen nahiz ikaskuntza-erritmoetara egokituz.
2) Jarduera kokatzen dan gizarte-eremuarekin interaktuatuz, herri kultur-nortasunaren garapenean eragin positiboa izatea, ikasleez osatutako taldeen parte-hartze aktiboa bultzatuz jarduera publikoaren bidez.
Ikastetxea egun titulartasun publikokoa bada ere, haren kudeaketa pedagogikoa Baguz Musika Elkartearen ardurapean gauzatzen da. Elkartea espezialitate ezberdinetako tituludun irakasleez osatua dago.